XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Neska: Egunon, zer da hau? Luis: Egunon, inkesta bat da.
N: Inkesta bat? eta nongoa? L: institutukoa, gu institutukoak gara eta... N: A beno, ondo dago, galdetu, galdetu L: Ia ba!.
L: Zein da zure izena? N: Anabel Lazkano L: Non bizi zara? N: Mungian, Torrene kalean, 12garrenean, 3garren pisuan.
L: Nongoa zara? N: Bakiokoa, Bizkaikoa. L: Zein da zure telefonoa? N: Sei, hamazazpi, hogeita bat, hogeita hamairu.
L: Zenbat urte daukazu? N: Hamazazpi urte dauzkat.
L: Nongoak dira zure gurasoak? N: Nire Aita Leonekoa da eta nire Ama Nabarnizekoa.
L: Zenbat urte dauka zure Aitak? N: Berrogeita bost urte dauzka.
L: Eta zure Amak? N: Berrogeita bat urte.
L: Zein da zure Aitaren izena? N: Rodrigo L: Eta zein da zure Amaren izena? N: Ane.
L: Zer da zure Aita? N: Mekanikaria, nire Aita mekanikaria da. L: eta zer da zure Ama? N: Etxekoandrea.
L: Zenbat neba daukazu? N: Bi neba dauzkat. L: Eta zenbat ahizpa? N: Nik ez daukat ahizparik.
L: Telebistarik badaukazue? N: Bai, bi telebista dauzkagu. Besterik ez? L: Ez besterik ez.
Eskerrik asko. N: Ez dago zergatik. Agur.